Sarako Olhain eta Berako Labiaga ikastolen arteko futbol partida jokatu zen ekainaren 4an

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 8a

Olhain eta Labiagako neska-mutikoek futbol partida ederra jokatu zuten. Utzitako argazkia

Errebantxa Beran jokatuko da hurrengo ikasturte hasieran

Joan den larunbatean, ekainaren 4an, Sarako rugby zelaian lagunarteko futbol partidu bat jokatu zuten Sarako Olhain eta Berako Labiaga ikastoletako zenbait ikaslek.

Joan den larunbatean, ekainaren 4an, Sarako rugby zelaian lagunarteko futbol partidu bat jokatu zuten Sarako Olhain eta Berako Labiaga ikastoletako zenbait ikaslek.

Futbol partida hau guraso batzuen ekimenari esker antolatu zen. Izan ere, bi ikastoletako gurasoek Euskal Herriko bi aldetako haurren arteko loturak indartzeko beharra ikusi dute eta zer hobe kirola baino bide honi ekiteko.

Bi ikastoletako neska-mutikoek osatzen zituzten bi taldeek ederki pasa zuten, apartako giroarekin eta eguraldi ezin hobea lagunduta. Azkenean, eta garrantzitsuena ez bada ere, Olhaingoek irabazi zieten Labiagakoei (6-3). Bukaeran bi ikastoletako gurasoek berendua prestatu zuten eta errebantxarako data jarri, hau Beran jokatuko baita hurrengo ikasturtearen hasieran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun