Igande honetan jokatuko dira Banakako Aizkolari Txapelketako finalak Azpeitian

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 7a

Leitzako bi ordezkari izanen dira igande finalean: Eneko Saralegi (ezkerrean) eta Mikel Zabaleta (eskuinean). Utzitako argazkia

15 eta 19 urtez azpikoenak eta Urrezko Mailakoak izanen dira

Eusko Label Banaka­ko Aizkolarien Txapelketako finalak jokatuko dira igande honetan, ekainak 12, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, 12:00etatik aitzinera. Hiru kategorietako finalak jokatuko dira, 15 urtez azpikoena, 19 urtez azpikoena eta Urrezko Mailakoa. 23 urtez beheitikoek joan den ekainaren 5ean joka­tzekoa zuten finala.

15 urtez azpikoetan, Iker Vicente (Otsagabia, 1997) eta Mikel Zabaleta (Leitza, 1997) ariko dira aurrez-aurre. 19 urtez azpikoetan, Eneko Otaño (Beizama, 1994) eta Eneko Saralegi (Leitza, 1993) ariko dira.

23 urtez azpikoetan, Oihan Larretxeak (Bera, 1990) eta Aitzol Atu­txa II.ak (Dima, 1988) jokatzekoa zuten ekainaren 5ean baina lerro hauek idazterakoan oraindik ez genuen emaitzaren berririk. Egun ho­rre­tan egitekoa zen, Urrez­ko Mailako 3. eta 4. posturako lehia ere, Iñaki Azurmendi (Arriaran) eta Jon Rekondoren (Lei­tza, 1985) artean. Igande honetako azken lehian, Urrezko Mailan, Aitzol Atutxa II.a eta Juan Jose Lopez Azpilkueta (Lezaun) aterako dira txapelaren bila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun