Ezustekorik gabe Uterga eta San Migel Udaberriko Torneoan txapeldun

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 7a

Uterga eta San Migel urdinez eta Matxin III.a eta Urrutia gorriz. Utzitako argazkia

Matxin III.a eta Urrutia I.a izan dituzte kontrario

Azken partida galdu arren, Udaberriko Erremonte Torneoko txapela Xanti Uterga eta Julen San Migel doneztebarrentzat izan da. Txapelketaren berezitasuna partidak frontoi mo­tzean eta luzean jokatu direla da eta lehenbiziko lehian lortutako aban­tailari esker lortu dute txapela Doneztebekoek. Txapeldunor­deak, berriz, Matxin III.a eta Miguel Mari Urrutia saldiastarra izan dira.

Maiatzaren 15ean frontoi motzeko finala jokatu zuten Donezteben eta 19 tantoko aldearekin irabazi zuten Utergak eta San Migelek, 21-40. Abantaila hori baliatu zuten doneztebarrek, maiatzaren 21ean Hernaniko Gala­rreta pilotalekuan jokatu zen frontoi luzeko partidan. Matxin III.a eta saldiastarra nagusitu ziren, 38-40ko markagailuarekin, baina Utergak eta San Migelek aitzinetik lortua zuten errenta horri esker txapela Doneztebera eraman zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun