70 ikasle inguru dituen ikastolak, haren urteroko besta antolatu du ekainaren 12an, igandean.
Egitaraua herrikoia bezain polita antolatu dute. 11:30ean ikasleek kantu pare bat eskainiko dituzte. Ondotik, Karlos Aizpuruk zuzentzen duen bertsu eskolako ikasleek bertso sorta bat botako dute. Eguerdian txotxa emanen da Ikastolako gaiteroak giroturik.
Ikastolako burasoek, kantuen bidez, sagarnotegi bazkaria animatuko dute. Ohiko menua izanen da 22 eurotan: bakailua, txuleta, gasna, pastiza, kafea, ttotta… Haurrentzat bazkaria, berriz, 6 eurotan izanen da.
Arratsaldea borobiltzeko Txalapartaz taldea entzunen da. Egunean zehar puzgarriak egonen dira haurrentzako.
Erreserbak egiteko deitu 0559542758 edo 0673900352 telefonoetara. Txartelak salgai daude Herriko Etxeko Edantegian.