Euskaraz Bizi Eguna ospatuko da larunbatean

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 7a

Euskal Herri euskaldunaren bidean urrats bat gehiago eman eta euskaraz bizi den herriaren erakusleiho izan nahi du Azkainek larunbat huntan eginen den Euskaraz Bizi Egunak. Besta eta alda­rrikapena uztartuz, euskaltzale andana batu nahi du Euskal Herrian Euskaraz erakundeak ekainaren 11n.

Auzolanetik abiatutako egitarau zabala pres­tatu dute horretarako. Azkaineko pilota plaza inguruan bilduko da eguna: 13:00etan hasiko da eguna ongietorri goxo batekin (kafe/bixko­txak). Kale animazioarekin alaituko da gunea egunean zehar. 15:00etan herri-bazkaria antolatu dute eta horren ondotik txiste tailer parte hartzailea izanen da. 18:00etan, esku huska pilota partida: Jon Paterne eta Andoni Alberdi, Ibai Arre­gi eta Orkatz Aranoren kontra. Iluntzean, berriz, kontzertuek hartuko dute lekukoa: Izate eta Xarma taldeekin igaroko dira Gaztetxetik. Antolatzaileek aipatu dutenez, «euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartzeko eguna da Euskaraz Bizi Eguna; euskaldunok sasi artetik salto egin eta garenaz harro gaudela erakusteko eguna». Hitzordua Azkainen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun