1.110 langaberekin joan da maiatza

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 7a

Langabe kopurua pixkanaka jausten ari da eskualdean udaberri ho­netan. 1.110 langa­be zeuden maiatz hondarrean Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak, apirilean baino 38 guttiago (%3,31­ko jautsiera). Maiatzean 385 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez eta horietatik 46 izan ziren mugagabeak. Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean beheiti egin du langabeziak (499tik 471ra), eta adin tarte horretako emakumeen artean 521etik 495era jautsi da. 25 urtez beheitikoen artean, aldiz, goiti egin du. Adin tarte ho­rretako emakumeetan 50etik 56ra eta gizasemeetan, 78tik 88ra igo da. Lan arloei dagokienez, zerbitzuen arloak ja­rraitzen du langabe gehien izaten, nahiz eta maia­tzean 696tik 671ra jautsi den.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun