Urtero bezala, maiatzaren 23an San Migel Goiaingeruaren irudia bisitan izan genuen herrian. Herri sarreran, Santa Kruz ermitaren ondoan, egin zitzaion ongietorria eta ondotik, elizarako bidea kantuan egin zuten herrritarrek: Mikel, Mikel, Mikel gurea, gorde, gorde Euskal Herria kantatuz. Biharamunean, Eratsunerako bidea hartu zuen.