Iturengo eskolako Haur Hezkuntzarako bigarren tutorea mantentzeko eskatzen segitzen dute

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 8a

Iturengo eskolako ikasleak. TTIPI TTAPA

Eskolan hartu duten azken erantzuna ezezkoa izan da

Haur kopuru eskasagatik, duela 16 urte itxi zen Zubietako eskola. Geroztik, zuzenean Doneztebera joan beharrean, etxetik hurbilago duten Iturengo eskolara joateko aukera izan dute Zubietan. Orduko ikuskariak hala baimendu zuen eta guraso bakoitzak erabaki izan du Doneztebera ala Iturenera eraman. Doneztebera joateko autobusa badute; aldiz, Iturenera norberak eraman behar ditu hau rrak.

Haur kopuru eskasagatik, duela 16 urte itxi zen Zubietako eskola. Ge­roztik, zuzenean Doneztebera joan beharrean, etxetik hurbilago duten Iturengo eskolara joateko aukera izan dute Zubietan. Orduko ikuska­riak­­ hala baimendu­ zuen eta guraso bakoi­tzak erabaki izan du Doneztebera ala Iturenera eraman. Doneztebera joateko autobusa badute; aldiz, Iturenera norberak eraman behar ditu hau­rrak.

Azken 11 ikasturtee­tan, Haur Hez­kun­tzak bi tutore izan ditu haur kopu­ruak hala eska­tuta. Ikasturte be­rriari begi­ra, aldiz, ilun dago kontua. 16 ikasle izanen dira Haur Hezkuntzan eta 14 ikasle­tik gora biga­rren tutorea tokatzen da. Hezkuntza Departamentuak, ordea, baka­rra tokatzen zaiela esan du. Eta arra­zoia, bere hitzetan, «Zubietako hau­rrek Donezteben matrikulatu behar dutela».

 

Aurrematrikulazioa

Otsailean egin zuten neska-mutikoen gurasoek hurrengo ikasturterako aurrematrikulazioa. Sei ikasle berri agertu ziren: hiru zubietar eta hiru iturendar. Guztira Haur Hez­kuntzan 16 ikasle izanda­, «urtero bezala, bi tutore egokituko zirela pentsa­tu genuen», azaldu digu Begoña Ilzar­be Haur Hez­kuntzako tutoreak. Gaine­ra, arazorik gabe onartu ziren aurrematrikulazioak Gobernuan. Zuzendaria gerora konturatu zen plaza baka­rra aurreiku­sia zegoela. «Iaz gauza bera pasatu zen eta akats bat izan zen. Segituan zuzendu zu­ten. Aurten ere, aka­tsa zelakoan, zuzendariak ikuskariari deitu eta honek akats bat izanen zela erantzun zion», dio Ilzarbek. Baina zuzen­tzen­ ez zute­la ikusita, Eskolarizazio Batzordekoekin solastu zen: «zubieta­rrak ez dituztela kontuan har­tu esan zioten, Donez­tebera joatea dagokielakoz. Hortaz, Haur Hez­kun­­­tzan 16 ikasle izan ordez, 13 izanen lirateke eta 13rekin tutore bakarra».

Batera eta bestera jo zuen eskolako zu­zen­da­riak bi tutore eskatuz, baina alferrik. Guraso Elkartearengana ere joan zen eta hau Sortzen Ikasbatuaz-eko abokatuarengana: «abokatuak aurrematrikulazioak onartuak daudela eta arazorik ez zela egonen esan zigun. Arazoa adminis­trazioa­re­na zela», kontatu digu Anuska Garrote zubietako guraso eta Iturengo eskolako Guraso Elkarte­ko lehendakariak. Ararte­koarengana eta ikuska­riarengana ere jo zuten gurasoek eta azken honek «16 urtez kapritxo bat izan dugula erantzun zigun, eta ez eskubide bat, kontent egoten ahal gine­la». Foru Aginduak dioenaz baliatzen dira horretarako. Horren arabera, mapa eskolarra kontuan hartuz, zubietarrek Doneztebera joan behar dute. 16 urtetan Iturenera joatea baimendu dute, baina hori ez dago inon idatzia eta «orain legea aplikatzea erabaki dutela diote», adierazi du irakasleak. Hortik haratago­, kontua da epez kanpo eman dutela abisua Gobernutik, au­rrematriku­lazioak onartuak daudelako eta be­rri­­ki arte gurasoek ez dutelako deusen berririk izan.

Baremazioa

Eginahalak eta bi egin dituzte 2011/2012 ikasturtean bi tutore egon daitezen. Eskola, Guraso Elkartea, Ituren eta Zubietako Udalak, Eskola Kon­tseilua... Denak bat egin eta denak mugitu dira. Baina erantzun onik ez.

Bigarren tutorea onar­tzeko itxaropenik ez, eta eskolatik beste proposamen bat egin zen: «musi­ka­ irakaslea lanaldi erdiarekin aurreikusia dago eta lanaldi osora luza­tzeko proposatu genion ikuska­riari, saio batzuk Haur Hekuntzan egiteko –dio irakasleak–. Hasieran ongi har­­tu zuten asmoa baina­ biharamunean ezez­koa eman ziguten. Ateak­ itxi eta baremazioa egiteko agindu digute». Plazak baino eskaera gehiago dagoenean egiten da baremazioa. Kasu honetan, 13 iturendar daude eta 14koa da muga. Zubietatik dauden hiru eskaerei erantzuteko, plaza bat dago. Gurasoak, euren aldetik, ez daude geldirik egoteko eta «bo­rro­kan segituko» dutela baiezta­tu digu Garrotek.

Afera beltz ikusi arren, euren eskumenak defendatzen segi­tzen dute: zubietarrek eskolarik hur­bi­le­ne­ra joateko es­ku­bidea du­tela eta hau­r­ eta irakas­leek hezkuntza kalitatea bermatzeko bi tutore izateko eskubidea dutela.

 

AZKEN ERANTZUNA

«Ateak itxi dizkigute eta baremazioa egiteko agindu digute»

Begoña ILZARBE

Haur Hezkuntzako tutorea

IKUSKARIAK ESANA

«16 urtez kapritxo bat izan dugula esan digu ikuskariak»

Anuska GARROTE

Guraso Elkarteko lehendakaria

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun