Pulunpa eskolako neska-mutikoei ikasturte bukaera hurbiltzen ari zaie, eta horrekin batera, hondarreko egunetako irteerak prestatzen ari dira. Eguraldi ona egiten badu, ekainaren 15ean Zumaiara joatea erabaki dute, Flysch-a ikustera. Arratsaldean, Getariko hondartzara joateko asmoa dute.
Eguraldi txarrarekin, ordea, ibilbidez aldatuko dute eta goizez Oliteko gaztelua ikustera eta arratsaldean Tafallako igerilekuetara joanen dira.