Trinitate egunean abesbatza elizan

Arkaitz MINDEGIA 2011ko ekainaren 7a

Mendaurko kaxkoan egun haundia den bitartean, San Martin elizan Iruñeko Katedraleko musika kapillak kantatuko du 11:00etako mezan.

Ekaineko iganderen batean Nafarroako txokoak aukeratzen ditu kapilla honek kantuan ari­tzeko eta aldi honetan, elizako organoa konpondua dela aprobe­txatuz, eta kapillako zuzendaria herriko semea delako (Palaziokobordakoa), Ituren aukeratu dute. Eguna borobiltzeko, Elgorriagako bainue­txetik ere pasako dira eta ondotik, Donezteben bazkalduko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun