Igande honetan zortzi, ekainaren 19an, ospatuko da Trinitate Eguna. Ohiturari jarraituz, goizez Mendaurko ermitan mezak izanen dira eta eguerdian enbaltseetan bazkaria eginen da Ibintza Kultur Taldeak antolatuta edo baita norberak eramanda ere.
Bazkalondotik, musikarekin ilunabarra arte giro bikaina izanen da enbaltseetan eta gaua hurbiltzen den heinean, 20:00 aldera, herrira jeitsi eta Aurtizko ostatuetan tragoxka hartu ondotik, Iturenen segituko du besta giroak. Iturengo plazan dantzaldia izanen da ilunabarrean.