Eguerdian, 14:00etan botako den altxaferoak emanen dio hasiera aurtengo Uritzako bestari. Bazkaria eginen da ondotik, eta arratsaldean segituko dute ekitaldiek.
Dena den, goizean goizetik hasiko dira auzotarrak prestaketekin. Auzolanean txabola prestatuko da, mahaiak eta aulkiak ere paratuko dira eta bazkaria martxan jarri ere bai. Entsalada, paella, bildotsa eta postrea izanen da menua.
Bazkalondoan, berriz, Moja eta Ainhoarekin musika izanen da.
Hortik aurrera, seguru bat baino gehiago izanen direla berendu-afaria egiteko geldituko direnak.