Ikasturtea akitzear

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 7a

Egun gutti barru hartuko dituzte oporrak San Migel eskolako eta Mendaur ins­titutuko ikasleek­. Eta ikasturteari bukaera ema­teko, jaialdia antola­tu dute Lehen Hez­­kun­tza­koentzat hilaren 21­ean. Guraso Elkateak eka­rriko duenaz gain –ai­tzinekoetan aparra, pailazoak... antolatu izan ditu–, dantza emanaldia izanen da. Horrez gain, A ereduko irakasle izan den Rosa Apeztegiak erre­tiroa hartuko duelako, omenaldia eginen zaio. Bigarren Hezkun­tza­­­koek, berriz, ikasturtea akituko duten egunean, ekainak 17, hamaiketakoa eginen dute

Bertzalde, az­­ken egunetan ateraldiak egitekoak ziren: Haur Hez­kun­tzakoak Donostiako hondar­tzara joatekoak ziren, Lehen Hez­kun­tzako 1. ziklo­koak Santa Leokadiara, 2. zi­klo­koak Getariko hon­dar­tza­­ra eta 3. zi­klo­­koak Lan­detako ur parkera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun