Ekitaldiz beterik dator gero eta indar haundiagoa duen Errekaren Eguna

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 7a

Eskubaloi talde haundietako jokalariak etorriko dira

Aurten ere Erreka Kirol Elkarteak bere eguna izanen du. Denboraldia modu ezin hobean akitzeko, gero eta indar haundia har­tzen ari den Erre­ka­ren Eguna ekainaren 18an izanen da. Halere, ekital­diak bezperatik hasiko dira.

EKAINAK 17, ORTZIRALA

• 20:00etan Zineman: Erre­kako mendigoizaleen eskutik Andinismoa Ekuadorren proiekzioa.

• 22:00etan Mus Txapelketa Santa Luzia plazan.

EKAINAK 18, larunbata

• 09:30ean Errekaren ha­rrobiko neska-mutilen es­kubaloi partidak.

• 11:30ean kadete nesken partida kiroldegian: Erreka-Ultzama.

• 12:00etan judo erakustaldia kiroldegian. • 16:00etan kadete mutilen eskubaloi partida.

• 17:00etan Erre­ka B taldea bere garaian jokalari izandakoen aurka.

• 18:15ean Erreka eta Iza­rren Taldearen partida. Izarren Taldean Anaitasuna, Bidasoa eta San Antonioko taldeko jokalariak ariko dira.

• Dantza taldearen erakustaldia izarren partidaren atse­denaldian.

• 21:00etan Santa Luzia plazan afari herrikoia. Txartelak Titi ostatuan hilaren 15era arte.

• Gauerditik aitzinera, gaupasa izanen da Jalisko Band taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun