Igerilekua laster zabalik

Maider PETRIRENA 2011ko ekainaren 7a

Igerilekua ekainaren 15etik irailaren 15era bitarte egonen da irekia, 11:00etatik 20:00­etara. Lan egiteko bortz lagunek eman zuten izena eta horien artean hiru au­keratu dira. Denek sorosle akuatiko titulua zeukatenez, esperien­tzia eta ber­tze titulazioak kontuan hartu dira eta ondorioz, hiru hauek hartuko dute igerilekua: Miren Man­ga­do Oia­nar­te donezteba­rrak, Ioritz Mitxeltorena Amunarriz elizondarrak eta Alix Gereka Amunarriz iturendarrak.

Aldaketa ttiki bat egon da aukeratzeko moduan. Orain arte Udalak muga bat jarrita, interesatuek proiek­tu bat entregatzen zuten eta horren arabera ematen zieten ala ez. Orain, berriz, hiru hauek­ kontratatuko dituzte sorosle konbenioaren ba­rrenean turnoka, beti ere igerilekuan bi egon daitezen. Dagoz­kien opo­rrak izanen dituzte baita igande bat libre ere. Bonoak Nafarroako eta Rural kutxetan egonen dira salgai.

Prezioak

• 6 urte arteko haurrek dohainik izanen dute.

• 6 urtetik 12 urtera: hiruhilabetekoa 20 euro, hilabetekoa 15,50 euro eta egunerokoa 3 euro.

• 12tik 18 urtera: hiruhilabetekoa 26,50 euro, hilabetekoa 22,50 euro eta egunerokoa 3,50 euro.

• 18 urtetik aurrerakoek: hiruhilabetekoa 39 euro, hilabetekoa 28 euro eta egunerokoa 4,50 euro.

Igeriketako ikastaroen tarifak eta orduak igerilekuko arduradunek paratuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun