Malerrekako Gazte Eguna ekainaren 18an eginen da

Maider PETRIRENA 2011ko ekainaren 7a

Goizean goizetik ekitaldiak izanen dira

Aurten Sunbillak hartuko du inguruko gazteak elkartuko dituen eguna. Ekainaren 18an eginen da Malerrekako Gazte Eguna eta ohi bezala, goizean hasiko dira ekitaldiak.

• 11:00etan gosaria he­rriko plazan.

• 11:30ean haurrentzako jokoak.

• 12:30ean hitzaldi-eztabaida Marasmaren inguruan.

• Ondotik, bazkaria Ulibeltzak elkartean. • Arratsaldez, kale animazioa fanfarrearekin.

• 22:00etatik aitzinera kontzertuak plazan: Askatu. E.T.S., Sutan eta Aierrik taldeekin.

Bazkarirako txartelak 10 eurotan egonen dira. Itturburu os­ta­tuan eta Malerrekako Gazte Asanbladaren egoitzan eman daiteke izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun