Haurraren eguna

Irune eta Itsaso 2011ko ekainaren 7a

Kurtso akaberarekin batera aurtengo Hau­rraren Eguna ekainaren 19an ospatuko da. Goizean frontoian erakus­ke­ta antolatuko da eskolan egindako eskulan eta abarrekin. Ipuin topaketak ere ez du hu­tsik eginen: ikasle guztiek ida­tzitako ipuinak paneletan izanen dira irakurgai. Eguerdian bazkaria izanen da frontoian Guraso Elkarteak antolatua. Apuntatzeko Guraso Elkarteko juntakoei abisatu behar da ekainaren 10a baino lehen. Eta 16:30­ean, Udalak antolatuta Musika tresnen fabrika antzerkia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun