N-121-A errepidean, Belateko tunela itxita egon da ekainaren 7an, astearte goizaldeko 00:28etik 06:00ak arte, azpiegituraren barrenean kableren bat solte zegoelako.
Nafarroako Gobernuaren Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuaren menpe dagoen Errepideen kontrol eta kontserbazio zentruak 00:28ean jakinarazi du tunelaren bi norabideak itxi dituela. Tunela itxia egon den bortz ordu terdietan, gidariak Belateko portutik, NA-1210 errepidetik edo A-15 Leitzarango Autobidetik joan behar izan dute.
Bitarte horretan, Foruzaingoak arautu eta desbideratu du trafikoa eta panelen eta seinaleen bidez eman da itxieraren berri.