Liztor beltzen hiru kabi berri aurkitu dira

Irune eta Itsaso 2011ko ekainaren 7a

Liztor beltzaren kabia. Nerea MITXELTORENA

Horrelakoren bat ikusiz gero, 112ra deitu behar da

Otsailean liztor bel­tzen kabi haundi hura aur­kitu zenetik, mar­txoan­ eta apirilean liztor beltz aunitz harrapatzea lortu da tranpei esker. Halere, orain­ hiru kabi ttiki agertu dira; Elizaldeko bordako aleroan, Kanposantu ondoko Arrasate etxean eta Lapitzeko bizkarreko egur etxolan.

Golfeko pilotaren tamainakoak dira, kolore xu­­rikoak eta azpian 12 mm inguruko zuloa dute. Bertan lehendabizi bortz ume ateratzen dira eta 15 inguru hazitzen direnean zuhaitz puntara joaten dira kabi haundia egitera. Hemendik jendearen kolaborazioa eskatzen da, norbaitek horrelako kabi bat ikusiz gero, berehala 112ra dei dezan. Liztor beltzak erleetan kalte haundia egiten du eta ezinbertzekoa da herritarren laguntza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun