Josu Sanjurjo bertsolari lesakarra nagusitu zen maiatzaren 27an Txantrean jokatu zen 14 eta 18 urte bitartekoen Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean. Hamar bertsolari gazte aritu ziren lehian eta lesakarra gailendu zen. Manolo Arozena bertsolariak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari ohiak jantzi zion txapela.
Bigarren postua Irati Majuelo iruindarrarentzat izan zen eta bi bertsolari hauek izanen dira Nafarroako ordezkariak ekainaren 18an Agurainen jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan.
Parte hartu zuten bertsolarien artean bertze hiru izan ziren eskualdekoak: Amaia Elizagoien (Oronoz), Mikel Telletxea (Lesaka) eta Sukil Etxenike (Narbarte).
Ekainaren 5ean, bertzalde, 14 urte bitartekoen Eskolarteko Txapelketa egitekoa zen Larraintzarren, Nafarroako Bertso Eskolen Egunaren barrenean.