Sari andana lortu dute eskualdeko gaztetxoek Nafarroako Bertsopaper lehiaketan

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 7a

Kategoria guztietako lehen sariak Leitza, Lesaka eta Berara joan dira

Emaitza bikainak eskuratu dituzte eskualdeko neska-mutikoek Nafarroako Bertsozale Elkarteak hezkuntza arautuan antolatzen duen bertsopaper lehiaketan. Saridun gehienak eskualdekoak dira, Bortzirietakoak, baztandarrak eta lei tzarrak, zehazki.

Saridunak

Lehen Hezkuntzako bigarren ziklokoei dagokienean, Leitzako Erleta ikastetxeko Xabat Ilarregi Marzolek eskuratu du lehendabiziko saria; Lesakako Tantirumairu ikastolako Uxue Mesa Garmendiak bigarrena eraman du eta Baztan Ikastolako Oier Ariztegi Elizondok hirugarrena.

Lehen Hezkuntzako 3. ziklokoen artean, Tantirumairu ikastolako Paulo Ramos Zumaldek irabazi du lehiaketa eta Erleta ikastetxeko Beñat Altzelai Canflanca eta Joanes Ilarregi Marzol sailkatu dira biga rren eta hirugarren, hu rrenez hurren.

DBHko 1. eta 2. kur tsoko ikasleen artean, lehendabiizko saria Berako Labiaga ikastolara joan da, Urki Txoperena Elosegirentzat izan baita; hirugarren postua ere Bortzirietan gelditu da, Berako Toki Ona institutuko Xabat Matxikote Seinentzat izan delako.

DBHko hirugarren eta laugarren mailako kategorian, lehendabiziko saria Toki Ona ins­titutuko Ainara Etxabide Sagarzazurentzat izan da.

Eskualdean gelditu ez diren sariak Etxarri Aranatz, Iruñea eta Barañainera joan dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun