Doneztebeko Agorreta Musika Eskolan matrikulazio epea zabalik dago

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 7a

Ekainaren 10a arte ematen ahal da izena

Doneztebeko Agorreta Musika Eskolak 2011 – 2012 ikasturterako matrikulazio epea ireki du maiatzaren 30etik ekainaren 10era. Matrikulazioa ikasle berrientzat izanen da. Aurten 6 urte betetzen dituztenetik aurrera nahi duen guztiak egin dezakete, mugarik gabe. Modu berean, helduentzat ere klaseak ematen direla jakinarazi dute. Argibide gehiago nahi duenak 636669750 telefonora dei dezake. Matrikulazioa Musika Eskolan egin behar da, astelehenetik ortziralera, 16:30etik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun