Urtero bezala ekainaren lehenbiziko igandean ospatuko da Gasna Feria eguna. Aurten ekainaren 5arekin tokatu da eta egun osoan izanen dira ekitaldiak.
Goizean Altxata kultur elkarteak taloen postua jarriko du eta sormen tailerra ere egonen da plazan haurrentzako. Elizako arkupean Etxalarko argazki erakusketa izanen da Gema Arrugaetaren eskutik.
Baztan, Malerreka eta Bortzirietako gasnagileek 11:00 arte izanen dute epea gasnak frontoira eramateko. 10:00etan artisauek euren produktuak ikusgai jarriko dituzte frontoian. 12:30ean trikitixa eta perkusio emanaldia izanen da herriko haur eta gaztetxoek eskainita. 13:30ean gasna lehiaketako sari banaketa eginen da. 14:30ean herri bazkaria frontoian izanen da eta joan nahi duenarentzat txartelak salgai egonen dira Herriko Ostatuan eta Elutsan maiatzaren 31 arte. 18:00etan herriko dantzariek dantza saioa eskainiko dute. Egun osoan herriko emakumeek egindako eskulanak Kultur Etxean ikusgai egonen dira.