Heldu den ekainaren 4an, larunbata, Sarako Urtxitxak eskubaloi taldeak bere besta antolatu du. 13:00etatik aitzinera Sarako kiroldegian eginen dituzte partidak. Talde guzietan derrigorrezkoa izanen da gutxienez neska batek parte hartzea. Parte hartzaile bakoitzak bi euro ordaindu beharko ditu.
18:00etatik aurrera, mus eta poker lehiaketak antolatuko dira. 10 euro ordaindu beharko dira parte hartzeko.