Doneztebe A eta Arraioz A taldeak berdindurik daude laxoako A multzoko sailkapenean

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 6a

Bederatzigarren jardunaldia osatzeko iruritarren partidak falta dira jokatzeko

XXXII. Baztan Errekako Laxoa txapleketako bederatzigarren jardunaldia jokatu da asteburuan. Doneztebe A taldeak 9-1 emaitzarekin garaitu zuen Arraioz A taldea.

Hamargarren jardunaldiko aurrerapeneko bi partida jokatu dira B multzoan, Oiz B eta Oiz A taldeak garaile izan direlarik. Bederatzigarren jardunaldia osatzeko iruritarren partidak falta dira jokatzeko.

Gauzak horrela sailkapen nagusian A multzoan, Doneztebe A eta Arraioz A taldeak daude lehen eta bigarren postuan 20 puntuko berdinketarekin.

B multzoan aldiz Irurita A da sailkapen buru 18 punturekin eta bigarren postuan Doneztebe B taldea dago puntu batetara 17rekin.

Asteburuko emaitzak:

A multzoa

Arraioz B 1- Doneztebe A 9

B multzoa

Oiz B 9- Doneztebe C 6

Doneztebe E 2- Oiz A 9

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun