Lapurreten aitzinean, konponbidea eskatu dute Doneztebeko merkatariek

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 3a

Doneztebarrak elkarteko ordezkariek babesgabetasun egoera salatu dute. Utzitako argazkia

Sinadura bilketa eginen dute babesgabetasun egoera salatzeko

Doneztebeko saltoki, ostatu, zerbitzu-enpresa eta etxebizitzetan lapurretak ugaritzen ari dira, kasu batzuetan toki berean zazpi aldiz lapurtzeraino. Horren aitzinean, ordea, ez dela konponbiderik aurreikusten salatu dute Doneztebarrak merkatarien elkarteko kideek. «Babesgabetasunari administrazioaren eta segurtasun indarren laguntza eza gehitu behar zaio –diote merkatariek–. Segurtasun indarrek beren aktetan gertatutakoa jasotzen dute, baina aldi berean ez dela aurrerapausorik ematen eta ez dela inor atxilotzen ikusten dugu».

Horrez gain, «dendari eta herritarrekiko larderia eta probokazio egoerak gero eta ohikoagoak direla» adierazi dute, eta honek «babesgabetasun eta bidegabekeria sentsazio handia» sortzen duela. Hala, konponbidea eskatuz, sinadura bilketa abiatu dute eta herritar eta inguruko herrietako biztanleei zuzendu zaizkie horretan laguntzeko, «administrazio, entitate eta erakundeei arazo latz honen berri emateko». Orain arte, ebatsitako guzia salgaiak, dirua eta materialak izan badira ere, zera galdetzen dute merkatariek: “Zer gertatuko litzateke noizbait dendetako jabeek lapurrak harrapatuko balituzte eta konponbiderik gabeko egoerak gertatuko balira, adibidez heriotzaren bat ematea?”.

Gaineratu dutenez, «herritarrok eta dendariok zergak ordaintzen ditugu, herriotan ekonomia sortzen laguntzen dugu eta herritarron arteko bizikidetza egokirako ekonomikoki eta sozialki parte hartzen dugu. Gu ez gara zaindu beharreko objektuak, babestu beharrekoak baizik». Bide batez, «egoera konpontzeko konpromisoak, benetako egoera ezagutzen dela ziurtatzeko jarraipena eta gauean segurtasuna indartzeko bitartekoak» eskatu dituzte. «Gure herriak bizitzeko eta lan egiteko toki egokiak izatea nahi dugu, mehatxu eta beldurrik jasan gabe».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun