Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak bere eguna ospatuko du ekainaren 4an, larunbata, Bergaran. ‘Gure hizkuntzak har dezan arnas’ lelopean ospatuko dute aurtengo eguna.
UEMA 60 udalerrik osatzen dute gaur egun. Gure eskualdeko sei herri daude bertan: Arantza, Areso, Bera, Etxalar, Goizueta eta Leitza.
Egitarau zabala antolatu dute Bergarara hurbiltzen diren guzientzat:
• 10:30 Hitz gurutzatuen binakako lehiaketa, kanporaketak hastea. San Martin plazan. Lumaren laguntzaz.
• 11:00 Umeentzako jokoak: puzgarriak... Ariznoa plazan.
•12:30 Ekitaldi instituzionala, UEMAko lehendakariaren agurra, San Martin plazan.
• 12:30 Kantu-jirari ekitea, Euskal Kantuzaleen Elkartearen laguntzaz. San Martin plazatik.
• 13:00 Hitz gurutzatuen lehiaketa. Finala. San Martin plazan.
• 14:30 Herri-bazkaria, bazkalostean kantu-animazioa, Kantuzaleen elkarteko lagunekin. San Martin plazan.
• 15:30 Umeentzako tailerrak, Ariznoa plazan.
• 16:30 Umeentzako jokoak: puzgarriak...
• 18:00 Dantzaldia, Erlaxi taldearekin.
• 23:00 Kontzertua, gaztetxean.