Josu Sanjurjo lesakarrak irabazi du Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 1a

Josu Sanjurjo txapeldunaren agurra kantatzen. Utzitako argazkia

Irati Majuelok kantatuko du Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan Sanjurjorekin batera

Josu Sanjurjo lesakarrak jantzi du Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako txapela, 14 eta 18 urtekoen mailan. Maiatzaren 27an, ortzirala, jokatu zen finala Txantreako Biltoki Elkartean.

Finalean, Nafarroako txapelaz gain Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan parte hartzeko txartelak zeuden jokoan. Agurainen izango da finala, ekainaren 18an, larunbata. Bertan, Josu Sanjurjorekin batera Irati Majuelo ariko da.

Saioa Xabier Maiak aurkeztu zuen. Epaile lanetan, berriz, Nerea Bruño, Mikel Beaumont eta Ekintza Landa jardun ziren. Josu Sanjurjori Manolo Arozenak jantzi zion txapela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun