Doneztebek ezin hobe ekin dio aurtengoan Nafarroako Herriarteko pilota txapelketari. Lehen jardunaldian, Irurtzunen, lau partidetatik hiru irabazi zizkion etxeko taldeari. Larunbat honetan, berriz, maiatzaren 28an, Doneztebeko pilotalekuan jokatutako lau partidak irabazi zizkion Burlatari.
Alebin mailan, Iker Salaberriak eta Iraitz Zubizarretak 18 eta 11 irabazi zieten De Quel eta Uriz-i.
Infantil mailan, Unai Telletxeak eta Joseba Aldabek 18 eta 3 irabazi zieten Saldias eta Ruiz-i.
Jubenil mailan, Mikel Maiak eta Adur Lasak 22 eta 15 irabazi zieten Mayans eta Iribarren-i eta beharbada ezustekorik handiena nagusien kategorian eman zuten Aritz Juaneneak eta Joseba Madariagak, 22 eta 18 irabazi baitzieten abudo profesionaletan debuta eginen duen Tainta eta Luquin-i.
Honela, bi jardunaldiren ondotik, bere multzoko sailkapen burua dago Doneztebe, 7 partida irabazi eta bakarra galduta. Donezteberekin batera, Irurtzun, Burlata, Altsasu eta Uharte daude multzoan. Bertze multzoan, berriz, Baztan, Leitza, Iruña, Uharte-Arakil eta Lizarra ari dira. Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak ariko dira finalerdietan.
Doneztebek hurrengo jardunaldia ekainaren 4ean, larunbatean 17:00etan hasita jokatuko du Altsasuko Burunda pilotalekuan, herriko taldearen kontra.