300 kiloko lauko txapelketa ere Amaiurrek irabazi du

TTIPI TTAPA 2011ko mai. 31a, 17:12

Amaiurrek gizonezkoen kategoriako bi txapelak jantzi dute lauko txapelketan ere. Legarra

Honela, 4x4 txapelketako bi txapelak irabazi ditu

Larunbatean, maiatzaren 28an, Nafarroako 4x4 sokatira txapelketako azken saioa jokatu zen Berriozarren. Lehenbiziko saioan Amaiurrek aurkeztutako hiru taldeetako bi nagusitu baziren, larunbatean Berriozar sartu zen tartean.

Larunbatean, maiatzaren 28an, Nafarroako 4x4 sokatira txapelketako azken saioa jokatu zen Berriozarren. Lehenbiziko saioan Amaiurrek aurkeztutako hiru taldeetako bi nagusitu baziren, larunbatean Berriozar sartu zen tartean.

Honela, Amaiur izan zen irabazle (8 puntu), Berriozar bigarren (7 puntu), Amaiurko Urruña hirugarren (6 puntu), Imotz laugarren (5 puntu), Amaiurko AST bosgarren (4 puntu), Basaburua seigarren (3 puntu), Txantrea zazpigarren (2 puntu) eta Txantreako Kaskailueta zortzigarren (puntu bat).

Sailkapen nagusian, beraz, Amaiur izan da txapeldun 15 punturekin, Amaiurko Urruña azpitxapeldun 14 punturekin eta Berriozar hirugarren 11 punturekin. Imotzek ere puntu kopuru berdina lortu zuenez, desenpaterako tiraldia egin behar izan zuten Berriozar ea Imotzek eta etxekoek irabazi zuten. Amaiurko AST bosgarren izan zen.

Kadete mailako txapelketan, 290 kiloko kategorian, berdindu egin zuten Baztango Basaburua A eta Berriozar B taldeek, launa puntu terdirekin. Basaburua B hirugarren izan zen 3 punturekin. Berriozar Ak 2 puntu eta Txantreak bakarra eskuratu zuen. Sailkapen orokorrean, Berriozar B izan da txapeldun (8,5 puntu), Basaburua A bigarren (7,5 puntu), Berriozar A hirugarren (7 puntu) eta Txantrea eta Basaburua Bk hiruna puntu eskuratu dituzte.

Beraz, 2011ko lauko sokatira txapelketako irabazle izan da Amaiur, gizonezkoen 320 nahiz 300 kiloko kategorietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun