Iratxe Kontsumitzaileen Elkarteak aholkularitza zerbitzua eskainiko du Malerrekan

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 31

Mikel Bezunartea iratxe Kontsumitzaileen Elkarteko kideak urteak daramatza eskualdera etortzen. Artxiboko irudia

Hilabeteko bigarren eta laugarren ortziraletan izanen da Donezteben

Ekainetik aitzinera, Iratxe Kontsumitzaileen Elkartearen orientazio zerbitzua eskainiko du Donezteben. Kontsumitzaileei informazio eta babesa emten dien elkartea da Iratxe. Malerrekako Mankomunitatearen bulegoetan egonen da kokaturik.

Hilabeteko bigarren eta laugarren ortziraletan 10:00etatik 13:00etara etorriko da Mikel Bezunartea elkarteko kidea. Hala ere ekainean hirugarren eta laugarren ortziraletan eskainiko da zerbitzua, hilaren 17an eta 24an, bulego aldaketak egin behar dituztelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun