Maiatzaren 29an, igandea, Aimar Olaizolak 22-15 irabazi zion final erdietako partida Oinatz Bengoetxeari. Launa zihoaztela zortzi tanto segidan egin zituen goizuetarrak markagailuan aurre hartuz. Bengoetxeak 15-14 gerturatu zen baina ez zuen izan Olaizola mendean hartzeko aukerarik.
Ekainaren 12an jokatuko den buruz buruko finalean Xala eta Olaizola II. izanen dira aurrez aurre. Oraindik erabakitzeke dago finala Bilboko Bizkaia frontoian edo Donostiako Atanon jokatuko den.