Aimar Olaizolak astebetez atzeratu du buruz buruko finala

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 31

Ekainaren 19an jokatuko du Xalaren aurka

Buruz buruko txapelketako finala ekainaren 19an, igandea, jokatuko da. Aimar Olaizola eskuin eskuko minez dago eta astebeteko atzerapena eskatu zuen. Maiatzaren 29an jokatutako final erdian goizuetarrak eskuko minarekin bukatu zuela adierazi zuen. Arautegiak atzerapenerako aukera ematen du eta EPELeko epaile bakarrak onartu egin zuen. Hiru aste izango ditu Olaizolak behar bezala sendatzeko.

Goizuetarraren eskuko minak luzera joko balu, bere ordez finalerdietan aritu den pilotari batek jokatuko luke finala. Oraindik erabakitzeko dago ze frontoietan jokatuko den. Aukeren artean Bilboko Bizkaia frontoia eta Donostiako Atano III. daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun