Hizkera ez sexistari buruzko ikastaroa izanen da ekainean Etxalarren

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 27a

Ekainaren 11 eta 19an hizkuntza ez sexistari buruzko kurtsoa eginen da Etxalarren. Genero berdintasunaren inguruan sentsibilizazioa eta formakuntza eskaintzea da helburua. Politikoei, udal teknikariei eta gizarte eragileei zuzenduriko ikastaroa da, ondoren euren lan esparruan erabil dezaten ikasitakoa.

Bi zatitan banatuko da ikastaroa, batetik genero berdintasunaren oinarrizko kontzeptuak landuko dira eta bertzetik hizkera ez sexista. Lehenengo egunean Matilde Cuesta adituak emanen du ikastaroa. Ekainaren 19an aldiz Vanina Vazquezek izanen du horren ardura.

Ikastaroa Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du. (Tel. 948 635036).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun