Maiatzaren 28an, larunbata, jokatu zen Saran Euskal Herriko I. Errugbi Txapelketa. Donapaleuko taldea izan da txapeldun eta Gaztedi taldekoak txapeldunorde. Sarako Animainea zelaian zuten zita Euskal Herriko zazpi lurraldeetatik etorritako taldeek. Ehunka lagun bildu ziren egun osoan Saran, errugbizale guztien topaleku bihurtuz.
Zortzi talde aritu ziren bi multzotan, Hernani (Gipuzkoa), Getxo (Bizkaia), Donapaleu (Behe Nafarroa) eta Azkaine (Lapurdi) alde batetik. Baztan (Nafarroa), Mendikota (Zuberoa), Gaztedi (Araba) eta Sara (Lapurdi) bertzetik. Lehen multzoan Gaztedi sailkatu zen finalerako eta bigarrenean Donapaleu. Hirugarren posturako Sarak eta Hernanik berdindu zuten, baina langetarako ariketan Sara nagusitu zen.
Besta giro bikaina izan zen Animaineako errugbi zelaian. Ondotik antolatu zuten zikiro jatean eta gaueko kontzertuetan segitu zuen bestak. Lortutako etekinak Seaskako Integrazio Batzordearentzat izanen dira.