Lehenbiziko Laxoaren Eguna ospatuko da Oizen

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 27a

Maiatzaren 26an, ortzeguna, egin zuten Laxoa Egunaren aurkezpena. Alicia DEL CASTILLO

Bertzeak bertze, laxoa partida eta artisau erakusketa eginen dira

Bertizko Partzuergo Turistikoak antolatzen duen Pilotaren Ibilbidearen barne, aurten lehenbiziko aldiz, Laxoaren Eguna eginen da larunbat honetan, maiatzak 28. Eta kirol honekin duen lotura estua dela eta, Oiz aukeratuko dute horretarako.

Bertizko Partzuergo Turistikoak antolatzen duen Pilotaren Ibilbidearen barne, aurten lehenbiziko aldiz, Laxoaren Eguna eginen da larunbat honetan, maiatzak 28. Eta kirol honekin duen lotura dela eta, Oiz aukeratuko dute horretarako.

17:00etan laxoa partida jokatuko da. Baztan-Bidasoko txapelketako lehia izanen da eta gainera, jokatzen ari diren bitartean jendearendako azalpenak emanen dira, jokoaren arau eta ezaugarrien berri emanez. Araudia hain berezia izanik, publikoari orri bat ere banatuko zaie azalpenekin.

Ondotik, laxoari buruzko erakusketa inauguratuko da. Laxoa elkartearen panel bilduma eta materiala ere ikusgai egonen da eta horren inguruan xehetasu­nak ere kontatuko dira.

Akitzeko, inguruan ohikoak diren produktuak dastatzeko aukera izanen da, eta bazte­rrak alaitzeko musika ere bai. Aipatu, aldi berean, herrian nabarmentzeko artisauak daudenez, artisau erakusketa ere eginen dela.

Partzuergotik azaldu dutenez, «jende asko hurbiltzea espero dugu, hainbertze plaza haunditan jokatu den antzina­ko eta gaur egun gure eskualdean bakarrik jokatzen den jokoa ikustera».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun