Maiatzaren 27an, ortzirala, jokatuko da aurtengo 14-18 urte artekoen Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Finala. Arratsaldeko 17:30etik aitzina ariko dira kantuan Txantreako Euskaldunon Biltoki Elkartean. Sarrera doan izanen da.
12 bertsolari ariko dira kantuan Xabier Maia aurkezlearen esanetara. Saioak bi fase izanen ditu. Lehen fasean, gai orokorrarekin, 4 oinak emanda, bukaera emanda eta hitza emanda bertso bana osatu beharko du bertsolari bakoitzak.
Bigarren fasera puntu gehien lortu dituzten sei bertsolari pasako dira. Ofizioka 8 ttikian bina bertso abestu beharko dituzte lehenik. Ondoren, kartzelako ariketa izanen dute, puntua emanda bertso bat abestu beharko dute eta gaia emanda bakarka bertze bat.
Epaile lanetan Nerea Bruño, Mikel Beaumont eta Ekintza Landa ariko dira.
Hauek dira kantatzen izanen diren bertsolari gazteak.
Josu Sanjurjo (Lesaka)
Haizea Beruete (Iruñea)
Irati Majuelo (Iruñea)
Mikel Telletxea (Lesaka)
Gorka Sanjurjo (Lesaka)
Ibon Txoperena (Lesaka)
Amaia Elizagoien (Oronoz)
Sukil Etxenike (Narbarte)
Endika Legarra (Iruñea)
Araitz Ruiz de Egino (Iruñea)
Mikel Lasarte (Barañain)
Sarai Robles (Barañain)