Ttipi-Ttapak 29.000 irakurle ditu CIESen arabera

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 25a

Abenduan baino 4000 irakurle gehiago ditu Ttipi Ttapak. TTIPI TTAPA

35-44 urte arteko jendea da aldizkaria gehien irakurtzen duena

CIESek egindako inkestaren emaitzen arabera Ttipi-Ttapak 29.000 irakurle ditu Nafarroan. Hartara, CIESek Nafarroako Mendialdean hartzen duen 111 udalerriko eremuan, Ttipi-Ttapa da aldizkaririk irakurriena.

Nafarroa osoko 41 udalerri desberdinetan egin dira inkestak, horien artean zeuden Bera, Elizondo, Igantzi, Lesaka eta Sunbilla. Inkestak martxoaren 7 eta apirilaren 11 bitartean egin ziren. Abenduko datuetan 25.000 irakurle zituela ikusi zen eta emaitza hori 4.000 irakurletan hobetu da.

Sexuaren arabera emakumezkoak dira irakurle gehienak %50,1, abenduko emaitzetan baino %4 gehiago.

35-44 urte arteko jendea da aldizkaria gehien irakurtzen duena, %27,80. Igo egin da abenduko emaitzetatik, orduan %17,80koa baitzen datua. Gutxien irakurtzen dutenen artean daude aldiz 55-64 urte arteko, %10,30 dira guztira.

Irakurleen ikasketa mailari erreparatuz gero, lanbide heziketa ikasi dutenak dira aldizkaria gehien irakurtzen dutenak %33,5arekin eta ikastearik ez dutenak dira gutxien irakurtzen dutenak %2,20a.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun