Maiatzaren 21ean gizon bat atxilotu zuten Malerrekan

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 25a

Atxilotua Elizondoko komisaldegira eraman zuten. Utzitako argazkia.

Malerrekako bizilagun bat atxilotu zuten maiatzaren 21ean, larunbata, eskualdeko taberna batean. 52 urteko gizonezkoa lokaleko gainontzeko bezeroak gogaituz ari zen eta foruzainei deitu zieten. Foruzainak bertaratu eta gizona lasaitzen saiatu ziren baina ez zuten lortu. Horregatik atxilotu eta Elizondoko komisaldegira eraman zuten.

Desobedientzia, agenteak mehatxatu izana eta desorden publiko delituak leporatzen dizkiote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun