Lan istripuen kopurua % 6,7 murriztu da Nafarroan

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 25a

Lan istripuen kopuruak behera egin du sektore guztietan, eraikuntzan izan ezik

Nafarroako Lan Osasun Institutuaren datuen arabera Lan ezbeharren kopurua %6,7 jaitsi da urteko lehen hiruhilekoan. Mila langileko 9,7 istripu izan dira aurten, iaz aldiz garai berdinean, 10,4 istripu izan ziren. Datuak sektoreka aztertuz gero eraikuntzan izan dira istripu gehien, 21 guztira. Industrian 14, nekazaritzan zortzi eta zerbitzuetan sei.

Aurtengo urtarrila eta martxoa artean, baja hartzea eragin duten istripuak 2.317 izan dira, horietatik 184 ‘in itinere’, etxetik lanerako bidean. Iaz garai berdinean 2.629 istripu izan ziren, 324 etxetik lanerako bidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun