Txirrindulari bat larri dago Donamariako pista batean erori ondotik

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 24a

Helikopetoz eraman behar izan zuten ospitalera

Malerrekako 43 urteko gizonezko batek istripua izan zuen Donamariako Artze auzoko pista batean. Erorketaren ondorioz buruan hartu zuen kolpea eta larri eraman zuten ospitalera.

Nafarroako Larrialdi Zerbitzuan 12:30ak aldera jaso zuten deia eta berehala bertaratu ziren anbulantzia bat eta suhiltzaileak.

Txirrindularia helikopteroz eraman zuten Nafarroako Ospitalera eta zainketa intentsiboen unitatean sartu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun