Laxoako zazpigarren jardunaldiaren ondotik Arraioz A eta Irurita A daude lehen postuetan

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 24a

Asteburuan jokatu dira XXXII. Baztan Errekako Laxoa Txapelketako zazpigarren jardunaldiko partidak. A multzoko sailkapena estu dago, Arraioz A taldeak 17 puntu ditu eta bigarren postuan dago Arrioz B 16 punturekin. Doneztebe A taldeak ere gertutik jarraitzen ditu Arraiozko bi taldeak 14 punturekin baitago.

B multzoan sailkapenaren lehen postuan dago Irurita A 17 punturekin eta hiru puntutara du Doneztebe B 14 punturekin.

Hauek izan zazpigarren jardunaldiko emaitzak:

A multzoa:

Doneztebe D 2- Irurita B 9

Arraioz B 9- Irurita C 4

Arrioz A 6- Doneztebe A 9

B multzoa:

Oiz B 9 – Doneztebe E 2

Doneztebe B 9- Doneztebe C 3

Irurita A 9- Oiz A 3

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun