Nafarroako Txirrindulari Itzuliak 50. urteurrena du aurtengoa. Azken urteetan krisiagatik bortz etapa izan baditu ere, aurtengoa sei izanen ditu berriz ere. Maiatzaren 24tik 29ra jokatuko da Nafarroako Txirrindulari elkarteak antolaturik.
Sei etapetan 845,7 kilometro eginen dituzte. Lehenengo etapa Lizarte hasiko de aeta San Adrianen bukatuko dute. Bigarren etapa San Adrianetik Mendabiara izanen da. Hirugarrena Mendabiatik Pitillasera, laugarrena Pitillastik Bagordira. Bosgarrena Elizondotik Irurtzunera eta azkena Irutzundik Iruñara.
Etaparik ikusgarriena Bagordiko gainean bukatuko dena izanen da. Erro, Egozkue eta Belate goitu ondoren Baztanen eginen du sarrera itzuliak. Berroetatik 18:00etan pasako da eta ondoren igaroko ditu Irurita eta Elizondo Bagordirako bidea hartzeko.
Larunbateko etapa Elizondotik 14:30ean aterako da eta Doneztebe, Saldias, Ezkurra, Usategieta eta Leitza pasako ditu Irurtzunen bukatzeko.