Nafarroako Gobernuak mendi eta oihanetan burutzeko 20 plan onartu zituen maiatzaren 23ko Gobernu bileran. Mendi eta oihanen antolamendua egin nahi da Landa garapen eta ingurumen sailean. Suteen prebentzioa eta lehendik erretako lurren berritzea da planaren xedea. Horretarako 1,97 milio euro bideratuko ditu.
Eginen diren 20 proiektuetatik 17. eta 18. planek eragina izanen dute gure inguruko herrietan. Berako Udalaren mendi komunalen ordenazioa du helburu hamazazpigarren planak. Hemezortzigarrenak aldiz Baztango Udalaleko lurretan izanen du eragina. Horrez gain, mendi pisten berritze lanak egiteko ere bideratuko du dirua Nafarroako Gobernuak.