Gure Txokoa Areto Futbol Taldeak lehenengo mailarako txartela lortu du

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 23a

Beti Gaztekoek Beasainen jokatu zuten Gipuzkoako Gorengoen mailako finala. Utzitako argazkia

Beratarrek Lezon jokatu beharko dute finala

Maiatzaren 20an, ortzirala, jokatu zuten kanporaketa Gure Txokoa areto futbol taldekoek. Penaltietara erabaki behar izan zuten garaipena Gamon Naturistaren aurka eta 4-2 gailendu ziren beratarrak. Ondorioz datorren denboraldian Gipuzkoako lehenengo mailan jokatzeko txartela eskuratu zuten.

Beti Gaztek bestalde Gipuzkoako Gorengoen mailako finala galdu zuen 0-1eko emaitzarekin. Baina ez da ahantzi behar erreferente mailan jokatzeko txartela apirilean lortu zuela. Beraz bigarren postua lortu dute lesakarrek. 

Hauek izan dira asteburu honetako kirol emaitzak:

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Gorengoen maila finala

Beti Gazte 0- Urola K.E. 1

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 3 (Andoni Riopedre eta Mikel Morcillo 2) –Anaitasuna 1

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan

Beti Gazte 1 (Fernando Etxebarai) - Asoleus 3

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean

Sporting Herrera 1- Beti Gazte 0

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Doneztebe F.T. 2 (Cristofer Alvarez eta Irail Zestau) - C.A. Artajones 0

Baztan 1– UD Mutilvera 3

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean

Beti Gazte 2 (Unai Zamorano eta Unai Telletxea)– Orioko F.T. 1

Nafarroako infantilen lehen mailan, 2. Fasea (berria)

Doneztebe F.T. 2 (Markos Azkarate eta Mikel Retegi) - C.D. Ardoi 1

Etxarri Aranaz 1- Beti Gazte 1

Nafarroako infantilen bigarren mailan 2. fasea

C.D. Salesianos 2 - Doneztebe F.T. 1(Xabier Mariezkurrena)

Nafarroako neska kadeteak futbol-7 Kopa

Berriozar 6 -Beti Gazte A 1 (Ane Otxoteko)

Beti Gazte B 0- CD Amigo 4

Nafarroako alebinak futbol 7

Baztan B 5- Paz de Ciganda 5 C.D.

San Cernin 6 - Doneztebe F.T. 6 (Iñigo Belarra 5 Aimar Jabalera 1)

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako 2. Mailan

Gure Txokoa 4- Gamon Naturista 2

 

SASKIBALOIA

Interautonomia 2. Mailan (2. Fasea)

Lagunak 72 - Toki-Ona Bortziriak 63

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun