Sorpresarik ez Erremonteko Udaberriko Torneoan

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 23a

Maiatzaren 21eko finalarekin bukatu zen Erremonteko Udaberriko Torneoa. Utzitako argazkia

Uterga eta San Miguelek galdu arren txapela Doneztebera eraman zuten

Maiatzaren 21ean, larunbata, jokatu zen Erremonteko Udaberriko Torneoko finala Galarretan (Hernani). Uterga eta San Miguelek 38-40 galdu zuten Matxin III eta Urrutia I. aurka. Doneztebeko bikoteak 19 tantoko aldea zuen maiatzaren 15ean, herrian jokatutako joaneko partidatik. Erraz lortu zuten errenta hori mantentzea eta txapela eskuratzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun