Doneztebe, Leitza eta Lekarozko institutuetako ikasleen kontzertuak

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 23a

Ikasturtean ikasitakoa jendaurrera eramanen dute

Urtero bezala Lekaroz, Doneztebe eta Leitzako institutuetako ikasleak hiru herri hauetan bilduko dira musika arloan ikasi eta landu dutena eskaintzeko. Maitzaren 25ean, asteazkena Doneztebeko pilotalekuan eginen dute emanaldia 17:00tatik aitzina.

Maiatzaren 26, osteguna, Leitzako pilotalekuan izanen dira 17:00etan. Emanaldiei bukaera emanteko ortziralean, Maiatzak 27, Lekarozko institutuko kiroldegian ariko dira.

Mota desberdinetako abestiak entzuteko aukera izanen du hurbiltzen denak: euskal abesteiak, rock estilokoak eta ikasleek asmatutako abestiren bat ere izanen da entzungai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun