Asteburuan izanen dira azken kirol jardunaldiak

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 20a

Gure Txokoako areto futbol taldeak maiatzaren 20an final erdiko partidua jokatuko du Gamon Naturistaren aurka. Partidu bakarrera jokatuko da eta irabazleak maiatzaren 28rako finalerako txartela lortuko du. Hasera baten finala jokatuko duten taldeak igoko dira mailaz, baina Gamon Naturistak dagoeneko talde bat du lehenengo maila eta ez du igotzerik izanen. Beraz Gure Txokoakoak galduta ere igotzeko aukerak izanen lituzkete.

Eskubaloi denboraldia amaiturik, futbol eta saskibaloiko taldeek azken jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan.

FUTBOLA

Gipuzkoako Gorengoen maila finala

Beti Gazte- Urola K.E., larunbatean 16:30ean Beasainen.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa –Anaitasuna, larunbatean 17:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan

Beti Gazte B- Asoleus, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean

Sporting Herrera- Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Herreran.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean

Beti Gazte – Orioko F.T. , larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako neska kadeteak futbol-7 Kopa

Berriozar- Beti Gazte A – CD Oberena, larunbatean 10:45ean Berriozarren.

Beti Gazte B- CD Amigo, larunbatean 10:00etan Lesakako Mastegin.

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako 2. Mailan Gure Txokoa- Gamon Naturista, ostiralean 20:30ean Toki ona kiroldegian.

Baztan-Errekako XXXII. Laxoa txapelketan

Doneztebe D- Irutita B larunbean 16:00etan Donezteben

Arraioz B- Irurita C igandean 16:00etan Arraiozen

Arraioz A- Doneztebe A igandean 17:30eanArraiozen

Oiz B- Doneztebe E larunbatean 17:00etan Oizen

Doneztebe B- Doneztebe C larunbatean 18:00etan Donezteben

Irurita A-Oiz A igandean 17:00etan Iruritan

Nafarroako Herri arteko Esku pilota txapelketa

Larunbatean 10:00etatik aurrera Irurtzun-Erreka. Alebinen, infatilen, jubenilen eta senior mailakoen partidak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun