Erremonteko Udaberriko Torneoko finala Galarretan izanen da maiatzaren 21ean

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 20a

Doneztebeko partidan 40-21 emaitzarekin garaitu zuten Uterga eta San Miguelek. Utzitako argazkia

Maiatzaren 21ean, larunbata, jokatuko da erremonteko Udaberriko Torneoaren finala Galarretan (Hernani). Uterga-San Miguel eta Matxin-Urrutia I bikoteak izanen dira aurrez aurre.

Uterga-San Miguel bikoteak 19 tantuko aldearekin irabazi zuen maiatzaren 15ean Donezteben jokatutako frontoi motzeko partidan. Bi partidetan egindako tanto kopuruak kontatzen duenez zaila izanen dute Matxi eta Urrutia I-ek ematizari buelta ematea.

Finala zuzenean emanten dute Euskal Telebistaren lehenengo katean

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun