‘Erregea eta bufoia’ bertso saio berezia Donamarian

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 20a

Bertso afari antzerkia izanen da

Maiatzaren 21ean, larunbata, bertsoa eta antzerkia uztartzen dituen saioa izanen da Donamarian. Herriko gazteek antolatu dute ‘Erregea eta bufoia’ saioa afari eta guzti. Sustrai Colina bertsolari Urruñarra ariko da Ander Lipus aktorearekin elkar lanean. Gai jartzaile eta aurkezle lanetan Unai Elizasu ariko da.

Saioaren ondotik gaupasa izanen da Agerralde akordeoilariarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun